Euskal Eskola publiko laiko baten alde: erlijioa eskola-ordutegitik kanpo

“Eskola laiko baten alde. Erlijioa eskola-ordutegitik kanpo” izeneko dokumentua prestatu du EHIGEk Guraso Elkarte guztietara bidaltzeko. Erlijioaren irakaskuntzari buruzko hainbat datu ematen dira bertan.

Informazio gehiago ikusteko sakatu hemen

Bookmark and Share
Hemen argitaratua Erlijioa | Iruzkin bat egin

Nik, Euskal Eskola Publikoa

Aurten ere matrikulazio kanpaina egingo dugu Euskal Eskola Publikoko guraso diren pertsonaia famatuekin. Oraingoan Xabier Euzkitze telebistako aurkezlea eta Zarautzko Orokieta herri eskolako aita, eta Virginia Imaz pailazoa eta Antzuolako herri eskolako amaren laguntza izan dugu. “Nik, Euskal Eskola Publikoa web gunean aurkituko duzue triptikoa. Hemen dituzue ere kartelak: MatrikulazioaXabier eta MatrikulazioaVirginia

Bookmark and Share
Hemen argitaratua MATRIKULAZIOA | Iruzkin bat egin

Iparraldean ere hezkuntza publikoan elebitasuna bultzatzen

Ikas-bi, Iparraldeko ikastetxe publiko elebidunetako guraso elkarteak, atzo Baionan eman zuen prentsaurrean parte hartu zuen EHIGE-k. Akademia Ikustaritza eta Euskararen Erakunde Publikoa kritikako zituen Ikas-bik, euren lana oztopatzen dutelakoan. Ondoko loturetan aurkituko duzue informazio gehiago: ArgiaKazetaBerria,Gara.

Bookmark and Share
Hemen argitaratua EUSKARA | Iruzkin bat egin

2012-2013 ikasturterako matrikulazio egutegia

Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturterako egutegia argitaratu du:

-Izena emateko epea:On line: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra / * Ikastetxean: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10a arte

-Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. Aukeratutako lehengo ikastetxean baino ez dira entregatuko
-Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2012ko otsailaren 16a
-Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 9a
-Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2012ko martxoaren 21a arte
-Eskabideari uko egiteko: 2012ko martxoaren 21a arte
-Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 28a
-Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2012ko martxoaren 30a
-Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2011ko apirilaren 30a arte

Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean

Eskuratu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Agindua, 2012-2013 ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleen onarpena arautuz. (EHAA 2012-01-18koa)

Bookmark and Share
Hemen argitaratua MATRIKULAZIOA | Iruzkin bat egin

Euskal Eskola Publikoaren 21. Jaia Zarautzen izango da

Gaur izan da Euskal Eskola Publikoaren 21. jaiaren aurkezpena prentsaurrean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan  EHIGEk azaldu du kartela, irudia eta leloa: Bale! bizi garen seinale!. Jaia Zarautzen 2012ko ekainaren 10ean izango da.

Balea izango da gure Jaiaren irudia; baina ez edonolako balea. Balea euskalduna, bizkorra, alaia eta jai zalea izateaz gain, lagun asko eta ezberdinak izango ditu: balea urdina, balea grisa, balea groenlandiarra… Bata Itsas Baretik etorria, bestea Baltikotik, hurrena Afrika aldetik, beste bat Atlantiko erditik… Baina denek dute gustuko gure artean bizitzea, bakoitza bere nortasunarekin, bere berezitasunekin, baina elkarrekin. Gure ikasleak bezala, denak ezberdinak, bakoitza bere etxekoa, herrialde ezberdinekoa agian, baina denak batera, gustura. Aurtengo irudia, aniztasunaren aldeko apustua da.

Klikeatu hemen Jaiako kartela eskuratzeko

Klikeatu hemen Jaiako leloa eta logoaren azalpenak ezagutzeko

Bookmark and Share
Hemen argitaratua JAIA | Iruzkin bat egin

ZONALDEKO BILERAK (2012ko urtarrilak)

Urtarrilaren 23tik 30era Gipuzkoako bederatzi herrietan Guraso Elkarteekin Zonaldeko Bilerak egingo dira.   Eguneko gaiak hauek dira:

  1. 1. 2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina.
  2. 2. Erlijioko klaseari buruz eztabaida.
  3. 3. Sare pribatuaren konzertazioari buruz eztabaida.
  4. 4. Erakunde publikoko aurrekontuetan murrizketak.
  5. 5. Guraso Elkarteen Hezkuntza Jarduera Onen 2. Lehiaketa.
  6. 6. Euskal Eskola Publikoaren XXI. Jaia
  7. 7. Beste gai batzuk (wi-fi, Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko konpromisoa…)

Ikus noiz eta non egingo diren batzarrak

Bookmark and Share
Hemen argitaratua ZONALDEKO BILERAK | Iruzkin bat egin

LAIKOTASUNAri buruz jardunaldiak Donostian

Urtarrilak 17 eta 18an, Laikotasun kolektiboa antolatuta, bi ekintza antolatu dira Donostian “Estatu Laikoa: eskubideak, aniztasuna eta osasun demokratikoa” gaiarekin.  Urtarrilak 18ko ekintza, “Hezkuntza laiko eta plural baterako bidean” gaiari buruz mahai-ingurua antolatu da. Ekintza hauek Donostiako Emakumeen Etxean, Okendo kalean, izango dira.

Informazio gehiago eskuratzeko klikatu hemen.

Bookmark and Share
Hemen argitaratua Erlijioa | Iruzkin bat egin

‘WIFIrik gabeko eskola’ webgunea martxan jarri dute

WIFIrik gabeko eskolaren alde dauden kolektibo batzuek ‘escuela sin wifi’ webgunea martxan jarri dute. Ikastetxeetako ikasleek interneten modu seguru eta osasuntsuan murgildu daitezen nahi dute. Horretarako 2011-2012 ikasturtean  eskoletatik wifi sistema kentzea eskatzen dute.

Era berean, Osasuneko Munduko Erakundeak mobilek ateratzen dituzten radiazioak (WIFIk eta bestelako teknologiek  emititzen dituztenak) minbizia sortzeko gai den agente bezala sailkatu dituela adierazten dute .Webgunea ikusi

Bookmark and Share
Hemen argitaratua Sin categoría | Iruzkin bat egin

Ikastea: hezkuntza atari berria

Ikastea izeneko hezkuntza atari berria jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. Hezkuntza-sistema osatzen duten eragile guztiei zuzendua dago atari berria: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeak. Informazioa eta baliabide didaktikoak eskaintzen ditu.

Sei atal nagusi ditu atariak: informazioa eta zerbitzuak, araudia eta hezkuntza-dokumentuak, hezkuntza-zentroak, berrikuntza eta ikerketa, baliabide didaktikoak, eta azken berriak.

Bookmark and Share
Hemen argitaratua INTERNET-SARE SOZIALAK | Iruzkin bat egin

Berdinen arteko tratu txarra gertatzen denean jarduteko Gida berria eta Ciberbullying kasuetan jarduteko protokoloa

Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarra gertatzen danean jarduteko Gida berria eta Ciberbullying kasuetan ikastetxeetan jarduteko protokoloa argitaratu du Hezkuntza Sailak.
Bookmark and Share
Hemen argitaratua OROKORRA | Iruzkin bat egin
Orriak: 1 2 3 4 Hurrengo orria