Baikarak IGEetako bazkideei eskaintzen dizkien zerbitzuen laburpena
A) Kudeaketan eta erabakietan parte hartzeko aukera, honako bide hauetatik:
- Baikarako Zuzendaritza Batzordeko kideak proposatuz.
- Zuzendaritza Batzordearen hileko bileretan parte hartuz.
- Iraila, Urtarrilla eta Maiatzan izaten diren eskualde bileretan parte hartuz.
- Azaroan izaten den Batzar Orokorrean parte hartuz.
B) Informazioa, honako bide hauetatik:
- IGEei posta arruntez edo posta elektronikoz aldian-aldian komunikazioak bidaliz, IGEek berek emandako helbidera(Federazioari eska dakioke posta elektronikoko kontu bat edukitzea).
- “Baikara” aldizkaria argitaratu eta helaraziz, hiru hilean behin.
- Zuzendaritza Batzordearen bileren, eskualde bileren eta Batzar Orokorraren bidez.
- Federazioaren webgunea eta blogaren bidez (www.baikara.org).
- Banakako harremanaren bidez, zuzenean Federazioari eskatuz (telefono bidez, posta arruntez, e-postaz, etab.) edo ikastetxera bertara Federazioko langile teknikoa joan dadin eskatuz.
C) Aholkularitza eta laguntza:
IGEen jarduerekin eta ikastetxearen kudeaketarekin zerikusia duten gai guztietan:
- Aholkularitza pedagogikoa: Eskola Kontseiluaren funtzionamendua, eskolaz kanpoko jarduerak, Hezkuntza Proiektua, Antolakuntza eta Jarduera Araudia (AJA), Urteko Plana…
- Aholkularitza juridikoa: IGEen erantzukizunak, erreklamazioak, babes juridikoa…
- Elkarteei buruzko aholkularitza: estatutuak, Elkarteen Erregistroa, antolamendua…
- Aholkularitza soziala: aholkularitza eta parte-hartzea udalekin, Hezkuntza Ordezkaritzarekin… egiten diren bileretan.
D) Formazioa:
Gurasoei bi alderdi hauei buruzko prestakuntza eskaintzen zaie:
D.1 Gurasoen partaidetza duten organoetako kide izateko:
- Eskola Kontseilua: aginpidea, legeak, estrategiak…
- IGEen Zuzendaritza Batzordea: parte-hartzea, jarduerak, antolamendua…
D.2 Seme-alaben hezkuntzan laguntzeko baliabideak eta trebetasunak:
- Guraso tailerrak eta eskolak.
- Mintzaldiak, hitzaldiak…
Horrez gainera, hainbat proiektu berezi ditugu abian (kulturaniztasuna, internet eta gizarte sareak…), bai ikasleei bai gurasoei zuzenduak.
E) Zerbitzuak:
- Aseguruak: Baikarako bazkide kuota ordainduz gero, IGEak aseguru bat du, bere jardueren erantzukizun zibila estaltzen duena.
Horrez gainera, borondatezko aseguru bat eskaintzen da ikasleen istripuei aurre egiteko, baita boluntarioen asegurua deritzona ere, IGEen jardueretan lankidetzan jarduten duten kideei estaldura emateko (eskola kiroleko begiraleak, eskolaz kanpoko jarduerak…).
- Giza baliabideen kudeaketa: IGEek beren zerbitzu eta jardueretarako –hala nola haurtzaindegia, eskola kirola, eskolaz kanpoko jarduerak, etab.- kontratatu behar dituzten langileei lan kontratuak egiteko aukera eskaintzen da.
- Diru-laguntzen izapideak eta kudeaketa: aholkularitza eta laguntza ematen da, Eusko Jaurlaritzari, udalei, etab. diru-laguntzak eskatzeko izapideak betetzeko. Eta Elkarteen Erregistroarekin zerikusia duten izapide guztiak (ziurtagiriak, Batzorde aldaketa, estatutuak…)
- Testuliburuen banaketa: testuliburuen mailegu sistema gauzatzeko laguntza, argitaletxeen eta ikastetxeen artean bitartekaritza lana eginez.
- Federazioaren liburutegia: hezkuntzarekin zerikusia duen material pedagogikoa eta dibulgaziokoa (liburuak, aldizkariak, DVDak…) eskuratzeko eta mailegatzeko laguntza ematen da.
F) EHIGE Konfederazioa
Eskola Publikoaren Jaia, argitalpenak, Aurkezpena, etab.
