ZONALDEKO BILERAK (2012ko urtarrilak)

Urtarrilaren 23tik 30era Gipuzkoako bederatzi herrietan Guraso Elkarteekin Zonaldeko Bilerak egingo dira.   Eguneko gaiak hauek dira:

  1. 1. 2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina.
  2. 2. Erlijioko klaseari buruz eztabaida.
  3. 3. Sare pribatuaren konzertazioari buruz eztabaida.
  4. 4. Erakunde publikoko aurrekontuetan murrizketak.
  5. 5. Guraso Elkarteen Hezkuntza Jarduera Onen 2. Lehiaketa.
  6. 6. Euskal Eskola Publikoaren XXI. Jaia
  7. 7. Beste gai batzuk (wi-fi, Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko konpromisoa…)

Ikus noiz eta non egingo diren batzarrak

Bookmark and Share
Hemen argitaratua ZONALDEKO BILERAK | Iruzkin bat egin

LAIKOTASUNAri buruz jardunaldiak Donostian

Urtarrilak 17 eta 18an, Laikotasun kolektiboa antolatuta, bi ekintza antolatu dira Donostian “Estatu Laikoa: eskubideak, aniztasuna eta osasun demokratikoa” gaiarekin.  Urtarrilak 18ko ekintza, “Hezkuntza laiko eta plural baterako bidean” gaiari buruz mahai-ingurua antolatu da. Ekintza hauek Donostiako Emakumeen Etxean, Okendo kalean, izango dira.

Informazio gehiago eskuratzeko klikatu hemen.

Bookmark and Share
Hemen argitaratua Erlijioa | Iruzkin bat egin

‘WIFIrik gabeko eskola’ webgunea martxan jarri dute

WIFIrik gabeko eskolaren alde dauden kolektibo batzuek ‘escuela sin wifi’ webgunea martxan jarri dute. Ikastetxeetako ikasleek interneten modu seguru eta osasuntsuan murgildu daitezen nahi dute. Horretarako 2011-2012 ikasturtean  eskoletatik wifi sistema kentzea eskatzen dute.

Era berean, Osasuneko Munduko Erakundeak mobilek ateratzen dituzten radiazioak (WIFIk eta bestelako teknologiek  emititzen dituztenak) minbizia sortzeko gai den agente bezala sailkatu dituela adierazten dute .Webgunea ikusi

Bookmark and Share
Hemen argitaratua Sin categoría | Iruzkin bat egin

Ikastea: hezkuntza atari berria

Ikastea izeneko hezkuntza atari berria jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. Hezkuntza-sistema osatzen duten eragile guztiei zuzendua dago atari berria: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeak. Informazioa eta baliabide didaktikoak eskaintzen ditu.

Sei atal nagusi ditu atariak: informazioa eta zerbitzuak, araudia eta hezkuntza-dokumentuak, hezkuntza-zentroak, berrikuntza eta ikerketa, baliabide didaktikoak, eta azken berriak.

Bookmark and Share
Hemen argitaratua INTERNET-SARE SOZIALAK | Iruzkin bat egin

Berdinen arteko tratu txarra gertatzen denean jarduteko Gida berria eta Ciberbullying kasuetan jarduteko protokoloa

Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarra gertatzen danean jarduteko Gida berria eta Ciberbullying kasuetan ikastetxeetan jarduteko protokoloa argitaratu du Hezkuntza Sailak.
Bookmark and Share
Hemen argitaratua OROKORRA | Iruzkin bat egin

Hobekuntzak eskola-jantokietan

EHIGEk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin pasa den ikasturtean adostutako hobekuntzak dakartzate eskola-jantokietako jarraibide berriek:

-30 minutu bazkaltzeko. Ahal den neurrian, 30 minutuko bazkaltze-txanda egingo dira, ikaslegoak lasai gozatu dezan otordua. Horixe gomendatzen du hainbat adituk egindako “Ikastetxeetako elikadurari buruzko adostasun-dokumentuak”.

-Zerbitzuaren hezkuntza-hobekuntza. Zerbitzua hobetzeko 18 ordu gehiago izango dituzte ikasturtean begiraleek eta office-eko langileek. Koordinazio batzarrak egiteko eta familientzako txostenak egiten laguntzako izango dira batez ere ordu hauek, eta aurten egingo dira pasa den ikasturtean egin ez zirenak.

-Murriztu egingo da kuotak itzultzeko epea. Bi astetik aste batera murriztuko da kuotaren zati bat itzultzeko epea. Berdin egingo da ikastetxean onartutako jarduera osagarrien kasuan piknik-a behar ez dutenean.

-Menu barazkijalea. Talde handientzako menu hau eskaintzeko aukera aztertuko du ikasturte honetan Hezkuntza sailak.

-Jantoki-batzordea. Batzorde hau osatzera premiatuko ditu ikastetxeak Hezkuntza sailak.

-Ikastetxe eta enpresen arteko komunikazioa hobetzea. Web bidez hobetuko da ikastetxea eta catering-enpresen arteko komunikazioa, betiere zerbitzua hobetzeko helburuarekin.

Hemen klikatu dokumentu osoa irakurtzeko.

Beste hobekuntza batzuk ere eskatu ditugu (beste kudeaketa mota batzuk onartzea, bertako produktuak lehenestea, ikasleen parte-hartzea sustatzea, eta abar), baina momentuz ez ditugu lortu. Lanean jarraituko dugu familia askorentzako ezinbestekoa den zerbitzu hau hobetzen jarraitzeko. Hemen duzue gure proposamena: Eskola_Jantokien_proposamena_pdf

Bookmark and Share
Hemen argitaratua ESKOLA-JANTOKIA | Iruzkin bat egin

Jantokien jarraibideak 2011-2012

Hezkuntza Sailak Jantokien jarraibide berriak argitaratu dute 2011-2012 ikasturterako. Hurrengo estekan kontsultatu ahal duzue, berritasun nagusiak berdez markatuta.

Jantokiko jarraibideak 2011-2012 ikasturterako

Bookmark and Share
Hemen argitaratua ESKOLA-JANTOKIA | Iruzkin bat egin

Wi-fi-ari buruz eztabaidatzeko bilera

Wi-fi bidezko konexioaz arduratuta dauden IGEak bilera batera deitzen ditu EHIGE konfederazioak eta BIGE, Baikara eta Denon Eskola federazioek.

Eguna: azaroak 26, larunbata
Ordua: 10:00
Lekua: Laudioko Kultur Etxea

eskuratu bileraren deialdia

Bookmark and Share
Hemen argitaratua INTERNET-SARE SOZIALAK | Iruzkin bat egin

Guraso Elkarteen jardunaldi arrakastatsua

Balorazio ezin hobea jaso du parte-hartzaileen aldetik larunbat honetan Donostiako Miramar Jauregian ospatutako “Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen jardunaldiak”. 60 lagun inguru bildu ginen bertan goizeko 10etatik ordubietara eta elkar ezagutzeko aukera ederra izan genuen.

Hasierako ponentzian, seme-alabek eskolan arrakasta lortzeko gurasoentzako hainbat gomendio egin zituen Juan Amodia de la Riva psikologoak. Besteak beste ikasleek “zuzenean” ikasi behar dutela esan zuen, hau da, ikastearen esperientziaren protagonista bihurtu behar direla. Bere ustez irakasleek erakargarri egin behar dute ikasketa prozesua eta horretarako guztia eman behar dute irakasleek. Hala egin zuen berak, “dena” eman baitzuen ponentzian eta oso gustora geratu ginen. Hemen dituzue Berrian eta El Diario Vasco-n egindako elkarrizketak. Hik Hasi-n ere atera gara.

Ondoren, euren esperientziak aurkeztu zituzten lehiaketaren irabazleek eta hirugarren saria jaso dutenek. “Bidai ideien lehiaketa eta institutuko ikasle guztientzako ikasbidaia” izeneko egitasmoa aurkeztu zuen Aretxabaletako Kurtzebarri institutuko Batera Guraso Elkarteak, eta “Olaberriko istorioak gure helduen eskutik” Olaberriko Kuttun Zeba Guraso Elkarteak.

Ondoren, aipamen berezia jaso duten elkarteek aurkeztu zituzten euren esperientziak: Bilboko Zurbaran eta Cervantes, Debako Luzaro eta Irungo Dunboa. Argitalpen honetan aurkituko dituzue esperientzia guztiak.

Amaitzeko, lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu zuen Ana Puente EHIGEko presidenteak. Hemen dituzue oinarriak. 2012ko apirilaren 27an amaituko da esperientziak aurkezteko epea. Klikatu hemen zuen esperientziak bidaltzeko.

Bookmark and Share
Hemen argitaratua GURASO ELKARTEAK | Iruzkin bat egin

ESKUALDEKO BATZARRAK: deialdi berezia

BILERAREN HELBURUA: IGEen KUDEAKETARAKO “SIGA” PROGRAMA INFORMATIKOA IGEei AURKEZTEA

Azken hilabeteetan Federazioko IGEei jakinarazi izan diegunez, badudu programa informatiko bat elkarteen kudeaketarako lagungarria. Dagoeneko amaituta dago programa, eta egokia iruditu zaigu eskualde bilerak antolatzea, IGEei programa hoprren ezaugarrien eta funtzionamenduaren berri emateko.

eskuratu deialdien ezaugarrriak

Bookmark and Share
Hemen argitaratua BAIKARA | Iruzkin bat egin